Deskribapena
Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) honela definitzen du laneko indarkeria: arrazoizkotik aldentzen den ekintza, gertakari edo portaera oro, zeinaren bidez beste pertsona batek eraso, mehatxatu, umiliatu edo lesionatzen duen bere jarduera profesionalean edo jarduera horren ondorio zuzenean. Gaineratu duenez, lantokiko barne-indarkeria langileen artean gertatzen da, zuzendariak eta ikuskatzaileak barne, eta kanpoko indarkeria langileen eta lantokian dagoen beste edozein pertsonaren artean gertatzen da.
Erakundeekin elkarlanean, protokolo integralak egiten ditugu kanpoko indarkeria-egoerak prebenitzeko, ebaluatzeko eta kudeatzeko. Prozedurak edozein jokabide bortitz debekatzen duen printzipio-deklarazio batean oinarritzen dira, eta langileen segurtasuna eta ongizatea uneoro bermatzea dute helburu. Arriskuak ebaluatzeko, berehala esku hartzeko eta intzidentziaren osteko neurriak hartzeko estrategia argiak ezartzen dira.
Zerbitzuak
- Jokabide bortitzak ebaluatzeko eta prebenitzeko protokoloa: Erabiltzaileei, langileei eta inguruari lotutako arriskuak identifikatzen ditugu, eta berariazko prebentzio-neurriak diseinatzen ditugu.
- Berehala esku hartzeko protokoloa: indarkeriazko gertakariak denbora errealean geldiarazteko eta kudeatzeko prozedura egiten dugu.
- Intzidentziaren osteko protokoloa: Erasandako pertsonei arreta emateko jarduketa-plana, kasuaren ebaluazioa eta errepikapenen prebentzioa egiten ditugu.