Prebentzio Jarduerak
Laneko Segurtasuna
Laneko Segurtasuna da laneko ekipoen, industria-instalazioen, lanabesen, lantokien eta larrialdi-egoeren erabileratik eratorritako ondorio traumatikoak (hilgarriak, oso larriak eta arinak) dituzten lan-istripuak prebenitzera bideratutako jarduera teknikoak.
Industria-Higienea
Gaixotasun profesionalak eta kutsatzaile kimikoen, fisikoen eta biologikoen eraginpean egoteak eragindako intoxikazio akutuagatiko lan-istripuak prebenitzera bideratutako jarduera teknikoak.
Ergonomia
Lanpostua eta ingurune fisikoa langilearen ezaugarri eta gaitasunetara egokitzea.
Psikosoziologia Aplikatua
Prebentziozko diziplina, langileen segurtasunean eta osasunean eragina izan dezaketen lana antolatzearekin eta egitearekin zuzenean lotutako faktoreak aztertzen dituena.
Laneko Medikuntza
Modu isolatuan edo komunitatean jarduten duen mediku-espezialitatea da, eta prebentzio-baliabideak aztertzen ditu, langileen ongizate fisiko, psikiko eta sozial mailarik handiena lortzeko, haien gaitasunari dagokionez.