Pribatutasun Politika

1. Webgunearen arduradunaren identifikazioa

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoaren xedeetarako, agiri honek webgune honen erabilera eta nabigazioa arautzen duen Pribatutasun eta Erabilera Politika osatzen du. Webgunearen titularra IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO PREVENCIÓN, SLU (IMQP,IFK: B95431367) da. Erabiltzailea dpd@imqprevencion.es posta elektronikoaren bidez jar daiteke harremanetan IMQPrekin, edo Torrelarragoiti Industrialdea, 2F Lurzatia, 7, 48170, ZAMUDIO, 48170 PK helbidera idatz dezake eta dagokion erantzuna jasoko du.

Webgunearen titularrak datu-babesaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen duela jakinarazten die Erabiltzaileei.

Indarreko araudian xedatutakoaren arabera, webgune honen titularrak bere jardueragatik dagozkion zerbitzuak edo indarreko legedian baimenduta dauden prestazio, zerbitzu eta jarduerak eskaintzeko behar-beharrezkoak diren datuak baino ez ditu jasoko.

Datuak babesteko politika honek aldaketak jasan ditzake etorkizunean, baldin eta legedia, jurisprudentzia edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren edota eskumena duen agintaritzaren irizpideak aldatzen badira. Hori dela eta, webgune honen titularrak beretzat gordeko du testu hau aldatzeko eskubidea, testua webguneetara sartzeko unean indarrean dauden lege- edo jurisprudentzia-berritasunetara edo sektoreko praktiketara egokitzearren.

Aurreko kasuetan, webgune honen titularrak web-orri honetan iragarriko ditu egindako aldaketak, praktikan jarri aurretik, behar besteko aurrerapenarekin.

2. Konfidentzialtasuna

Posta elektroniko bidez edo inprimaki elektronikoen bitartez emandako datu guztiak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira. Nolanahi ere, isilpeko izaera izango dute informazio hori kudeatzen duten webgune honen titularraren langileentzat.

3. Datuak uzteko borondateari eta haren ondorioei buruzko informazioa

3.1. Borondatea
Webgune honen Erabiltzaileei jakinarazten zaie datuak jasotzeko inprimakietako galderei emandako erantzunak BORONDATEZKOAK direla. Dena den, eskatutako datuak emateari uko egiten bazaio, ezin izango dira eskuratu gure zerbitzuak.

3.2. Ondorioa
Webgune honen titularrak eskainitako zerbitzuei buruzko webguneetan dauden inprimakien inplementazioaren bitartez emandako datuak tratatu eta datu pertsonalen fitxategi batean sartzeko baimena ematen dute Erabiltzaileek. Webgune honen titularraren ardura da fitxategi hori, eta Erabiltzaileak agiri honen hasieran emandako helbidean gauzatu ditzake dagozkion eskubideak.

4. Erabiltzaileek beren datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, baliogabetu, mugatu, eraman eta horien aurka agertzeko eskubideei buruzko informazioa

Aurreko puntuan idatzitako moduan bildutako datuen gainean, datuak babesteko araudian adierazitako eskubideak gauzatu ahalko dituzte Erabiltzaileek. Aurreko paragrafoan aipatutako eskubideak gauzatzeko, Erabiltzaileek eskaria igorri beharko dute, idatziz eta sinatuta, eta NANaren edo Pasaportearen fotokopia atxikita, agiri honen goiburuan adierazitako helbidera.

Era berean, Erabiltzaile batek ez badu informazio profesionalik jaso nahi ez posta elektronikoz ez beste edozein bidetatik, hori jakinarazi ahalko du edozein bidetatik, baldin eta jasota gelditzen bada webgune honen titularrak eskaria aipaturiko helbidean jaso duela.

5. Gordetzen diren datuei buruzko informazioa: zenbat denboraz eta zertarako gordetzen diren

5.1. Gordetzen diren datuak
Webgunean dauden inprimakietan bildutako datuak baino ez. Egiten dizkiguten kontsultei edo galderei erantzuten lagunduko digun informazioa bakarrik bitzen da. Informazio hori webgune honen titularrak jasotzen du eta inoiz ez zaie saltzen, lagatzen edo alokatzen beste enpresa batzuei.

Webgune honen titularra da datu pertsonalen fitxategi horien arduraduna. Fitxategiak webgune honen titularrak sortu ditu beretzat, Erabiltzaileekin duen harremana kudeatzeko eta mantentzeko, erakundearen produktuak merkaturatzeko eta horiei buruzko informazioa emateko, eta sustapen- eta publizitate-jarduerak egiteko.

5.2. Zenbat denboran zehar
Hasiera batean, harremana betetzeko behar-beharrezkoa den denboran zehar baino ez dira gordeko datu pertsonalak. Legezko obligazio edo arau batek hala xedatzen duenean baino ez dira gordeko denbora gehiagoz. Hala dagokionean, erakundearen prozedura seguruei jarraituz ezabatuko dira datu pertsonalak, arlo honetan eska daitezkeen bermeekin.

5.3. Zer xederekin
Era berean, jakinarazten dizugu datu-baseetako informazioa Erabiltzaileak identifikatzeko eta erregistratuta dauden Erabiltzaileen azterketa estatistikoak egiteko erabil daitekeela.

Datu-bilketako prozesuan, eta datuak eskatzen diren guztietan, datu-bilketa derrigorrezkoa ala borondatezkoa den jakinaraziko zaie Erabiltzaileei; eta ondorioztatu ezin den kasuetan, webguneetan eskainitako eduki batzuk (eduki profesionalak, arau-dibulgazioak, txatak, foroak, etab.) Erabiltzaileen esku jartzeko haien ezarpena beharrezkoa dela eta legez ezarritako gainerako baldintzak ere jakinaraziko zaizkie.

6. Erabiltzailearen konpromisoa

Datuak eskuratzeko orri batean edo batzuetan datuak sartzeak pribatutasun politika, erabilera-baldintza hauek, Lege Oharra eta cookien erabilera (halakorik balego) onestea dakar. Horrenbestez, lege-oharren eta erabilera-baldintzen gaineko informazioa jaso duzula ulertuko da; halaber, webgune honetan parte hartzen eta nabigatzen duzun bitartean baldintza horiek guztiak betetzeko konpromisoa hartzen duzula ulertuko da.

7. Erabiltzailearen berariazko baimenik gabe formazioaren sektorekoak ez diren hirugarrenei datuak ez transmititzea

Era berean, Erabiltzaileari bere datuak hirugarrenei emateko aukerari buruzko informazioa eman zaionean eta hark baimena eman duenean edo legezko salbuespenak daudenean izan ezik, webgune honen titularrak ez du webgune hauetako erabiltzaileen datu pertsonalik saldu, alokatu edo lagako.

8. Informazio profesionala banatzeko zerrendetan baja ematea

Noizean behin, webgune honen titularrak mezu elektronikoa bidaliko du, webgune honen titularraren webguneetan egindako hobekuntzak edo haietan dauden berritasunak jakinarazteko. Erabiltzaileak noiznahi eman dezake baja, mezu elektronikoa bidalita agiri honen goiburuan adierazitako helbide elektronikora.

Bilatu