Bero baldintzetan lan egiteko aholkuak

Iturria: Osalan

Beroak eragindako estres termikoak kalteak eragin ditzake osasunean, hala nola karranpak, deshidratazioa, akidura edo bero-kolpea. Azken hau bereziki larria da eta heriotza eragin dezake. Horregatik, baldintza horietan lan egiten duten pertsonek arriskuez jabetu behar dute, eta enpresaburuek langileen esku jarri behar dituzte osasuna bermatzeko prebentzio-neurriak.

Uda iristearekin batera, Osalanek eskuragarri jarri du “Estres termikoa: beroarekin lan egiteko gomendioak” dokumentua, arrisku-faktore nagusiak eta arriskuak ezabatzeko edo minimizatzeko prebentzio-neurriak jasotzen dituena, bai eta hori laburbiltzen duen bideoa ere.

1080 720 IMQ
Bilatu