Prozedurak diseinatzea eta ezartzea ISO 45001 arauaren arabera

Kudeaketa Sistema ISO 45001 arauaren arabera diseinatzeak eta ezartzeak aukera ematen du erakundearen laneko segurtasun- eta osasun-arloko legezko eskakizunak ordenatzeko, baita hobekuntzara bideratzeko ere, eta aitorpen ofiziala lortzera irits daiteke.

Diseinua eta ezarpena erakunde bakoitzaren beharren arabera eta diagnostiko-prozesuaren emaitzetan oinarrituta egiten dira.

Diagnostikotik abiatuta, diseinu-prozesuan, aholkularitza emango dizugu eta beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen eta/edo egokitzen lagunduko dizugu, ISO 45001 arauaren arabera. Besteak beste, proposatzen ditugu segurtasun- eta osasun-politika, helburuak eta programak, prozedurak, nola indartu haien lege-eskakizunak, hartutako konpromisoak, barne- nahiz kanpo-igurikimenak edo beste edozein eskakizun.

Ezarpenari dagokionez, sistemaren funtzionamendua nabarmentzen duten erregistroak sortzen lagunduko dugu, haren eraginkortasuna mantenduz eta erakundearen jardun globala eta gaitasunak hobetuz.

Erakundearen lidergoa dutenek era egokian eta inplikatuta ezartzeak lagundu egiten du arriskuak murrizten, bezeroaren ikuspegia hobetzen, langileak inplikatzen, prozesuak hobetzen, zehapenak saihesten eta galera ekonomikoak murrizten, eta enpresa bikaintasunaren aldeko bideetako bat da.

Bilatu