Giroaren diagnostikoa NOSACQ-50ekin bat etorriz
Diagnostikoaren helburua da enpresaren prebentzio-kulturaren mailei buruzko informazioa lortzea, pertsonen hautemate bidez ikuspegi osagarri bat izateko aukera emango duena. Inkesta honek informazioa lortzeko aukera ematen digu, jokabide seguruekin zerikusia duten segurtasuna eta osasuna hobetzeko estrategiak planifikatzeko. Eta, azkenik, enpresan prebentzioaren kultura hobetzeko estrategiak planifikatzea.
Onurak
Zenbat eta positiboagoa izan prebentzio-giroaren pertzepzioa, orduan eta handiagoa da langileak aktiboki inplikatzeko motibazioa. Ezbehar-tasa murrizteaz gainera, gure erakundean emaitza onak lortzen laguntzen digu.
Dimentsioa
Galde-sortak 50 item ditu, prebentzio-kulturako 7 dimentsiotan banatuta:
- Konpromisoa
- Ahalduntzea
- Ekuanimitatea
- Inplikazioa
- Kontzientzia
- Ikaskuntza
- Konfiantza
Lehen 22 itemak segurtasunari buruzko zuzendaritzaren kudeaketan oinarritzen dira, eta gainerako 28ak jarrera kolektiboetan. 0tik 4ra bitarteko puntuazio-sistema bat aplikatzeak aukera ematen du pertzepzioak kuantifikatzeko eta sailak, arloak edo lantokiak konparatzeko, baita zuzendaritzaren eta langileen pertzepzioaren arteko puntuazioa alderatzeko ere.