Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua

Ergonomia da lanpostua eta ingurunea langileari egokitzeko jarduera teknikoen multzoa, karga fisikoko istripu muskuloeskeletikoak saihesteko. Gainera, lanpostua konfortagarri egiteaz eta tenperatura-, hezetasun-, abiadura- eta aire-berritzeen giro-baldintzak hobetzeaz eta postuaren kontzepzioa egiteaz arduratzen da.

Psikosoziologia Aplikatua prebentziozko diziplina da, besteak beste aztertzen dituena lana antolatzearekin eta egitearekin zuzenean lotutako faktoreak, langileen segurtasunean eta osasunean eragina izan dezaketenak (lanaren edukia, lan-karga eta lan-erritmoa, laneko denbora, parte-hartzea, rolak, langileen garapena, aginte estiloak…).

Zerbitzuak

Neurrira egindako urteko programa bat ezartzen dugu, arriskua kontrolatuta izateko prebentzio-jarduera teknikoak zehazteko eta lehenesteko.

  • Lanpostuaren baldintzak aztertzen ditugu.
  • Laneko karga fisikoa, ingurune-baldintzak eta arrisku psikosozialak identifikatzen eta ebaluatzen ditugu.
  • Dagozkion prebentzio- eta kontrol-neurriak ezartzen ditugu, langilearen osasunari kalterik ez eragiteko.
Bilatu