Tabakorik gabeko Munduko Eguna 2022

Gaur, maiatzak 31, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatzen da.

Urteroko ospakizun honekin bat egiten dugu, uste dugulako garrantzitsua dela pertsonei informazioa ematea tabakoaren kontsumoak dakartzan arriskuei buruz, pertsonek bizitza osasuntsua izateko duten eskubidea aldarrikatzeko egin ditzaketen ekintzei buruz eta gure etorkizuneko belaunaldiak babesteko beharrari buruz.

Tabakoaren kontsumoa da osasun-komunitateak aurreikus dezakeen epidemia nagusia.

Tabakoa da, oraindik ere, gure gizartean gaixotasun- eta heriotza-kausa saihestezina; besteak beste, tabakoa biriketako eta bihotz-hodietako osasun-arazo ugariren, haurdunaldiko konplikazioen eta minbizi-mota desberdinen eragile da.

Gure esperientzian oinarrituta, badakigu tabakismoaren arriskuak ezagutzea ez dela nahikoa erretzeari uzteko. Horregatik, zure egunerokoan zurekin egon nahi dugu, eta zure osasuna hobetzen lagundu nahi dizugu, tabakoaren menpekotasuna gainditzeko programa zure eskura jarriz.

Hainbat diziplinatako (psikologia, medikuntza) osasun-profesionalek osatutako talde bati esker, eta laguntza psikologikoko teknikak eta baliozkotutako esku-hartze prozedurak erabiliz, adikzio-jokabidearen jardunbide egokiak eta aldaketa sustatzea dugu helburu.

Beherago aurkituko duzu gure tabakoaren menpekotasuna gainditzeko programari buruzko informazio guztia.

1200 628 IMQ
Bilatu