Egin lan gurekin

Gurekin bat egin nahi duzu?

IMQ Taldea 80 urtetik gorako esperientzia duen enpresa-talde sendoa da, eta Euskadiko osasun-sektore pribatuko enpresa liderra da, baita Estatuko garrantzitsuenetako bat ere.

Gure balioek gure nortasun-ikurra definitzen dute: lidergoa, bezeroarenganako orientazioa, kaudimena, akziodunekiko konpromisoa, berrikuntza eta gizartearekiko lotura.

Etengabe ari gara hedatzen, eta, horregatik, talenturik onena bilatzen dugu arlo guztietan, arlo soziosanitariotik finantza- edo lege-arloraino, tarteko espektro osoa hartuz.

Irekita ditugun hautapen-prozesuren batean parte hartu nahi baduzu edo gure datu-basean jasota egon nahi baduzu etorkizunean zurekin harremanetan jar gaitezen, ez izan zalantzarik zure profil profesionala sartzeko esteka hauen bidez.

Bilatu