Lidergoa

Kategoria Psikosoziologia
Modalitatea Presentziala
Iraupena 5 ordu (2,5 orduko 2 saio)
Deialdia Definitu beharrekoa
Prezioa Kontsultatu Aurrekontua eskatu

Informazioa

Lidergoa terminoak esanahi desberdinak ditu, baina adostuena horrela definitzen duena da: “pertsonengan eragiteko artea edo prozesua, talde-helburuak lortzen saiatzeko gogoa eta grina izan dezaten”. Teoria horren arabera, pertsonak bultzatu behar dira, lan egiteko jarrera izateko ez ezik, baita hura txukun eta konfiantzaz garatzeko nahia izan dezaten ere.

 

Hain zuzen ere, erronka konplexua da, eta, horregatik, beharrezkoa da erakundearen ezaugarrietara eta, batez ere, lantaldea osatzen duten pertsonen profilera egokitzea; izan ere, lider bat ez da sortzen, baizik eta egin egiten da, eta horretarako egokitu behar da ingurunearen ezaugarrietara eta garapenean ondoan izango dituen pertsonetara. Benetako lidergoa oinarritzen da jendearekiko konpromisoan etengabeko kalitatea, harremanak eta gizabanakoak hobetzeko. Liderrari dagokio prozesua hastea eta zuzentzea. Haren egitekoa da konfiantza inspiratzea eta baldintzak sortzea pertsonek esperientziatik ikasteko eta gero eta emaitza hobeak lortzeko.

Helburu orokorrak

Lantaldea finkatzea, aginpide nahikoa duen pertsona bat emanez, aginte autoritarioa erabili beharrik gabe lantaldea kudeatzeko moduan.

Helburu espezifikoak

  • Lantaldeak ulertzeko trebetasunak ematea
  • Lantalde lehiakorrak/kooperatiboak, ez pertsona-taldeak, sortzeko prestakuntza ematea.
  • Pertsonak prestatzea egoerak eta pertsonak eraginkortasunez aztertzeko.
  • Gatazkak nola sortzen diren ulertzea tratatu ahal izateko.
  • Jendeak parte hartu dezan lortzea.

Programa

  • Zer da lidergoa?
  • Oinarrizko gaitasunak garatzea
  • Gatazken sorrera eta konpontzeko prozedurak ulertzea
  • Nola ezarri lidergoa lantalde bakoitzean espezifikoki.

Ikasmateriala

Emandako prestakuntzaren arabera, dagokien materiala edo dokumentazioa emango zaie ikasleei.

Edukitzen du

  • Bertaratze-ziurtagiria.
  •  

    kastaroa aprobetxatu izanaren ziurtagiri-diploma.

Irakaslekua

  • IMQ Prevención-en instalazioetan.
  •  

    Enpresa bezeroaren instalazioetan.

Aurrekontua eskatu

Ikastaro hau kontratatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 946 55 56 66 telefonoaren bidez edo hurrengo formularioa bete eta ahalik eta lasterren jarriko gara harremanetan.





    Enpresaren datuak








    Harremanetarako datuak






    Bilatu