Iturria: www.healthy-workplaces.eu
Urriaren 24tik 28ra, ehunka ekitaldi izan dira EB osoan eta hortik kanpo, eta lan-jatorriko giharretako eta eskeletoko nahasmenduekiko sentsibilitatea indartu dute.
Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Astea, urtero urrian egiten dena, «Lan osasungarriak» kanpaina guztietako unerik nabarmenetako bat da. Europako Aste honen esparruan EB osoan eta munduko beste leku batzuetan gai horri buruz kontzientziatzeko ehunka ekitaldi egiten direnez, eta komunikabideetatik jasotzen duen estaldura handia dela eta, kanpainan parte hartzeko aukera ezin hobea da.
Europako Astean egiten diren jardueren artean, honako hauek aipa daitezke, besteak beste: filmen proiekzioak, sare sozialetako ekitaldiak, hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta prestakuntza-saioak. Kontzientziazio-jarduera bat egitea aurreikusita baduzu edo segurtasunari eta osasunari buruzko epe luzeagoko proiektu bat abian jarri nahi baduzu, eta uste baduzu «Lan osasungarriak» kanpainan sar daitekeela, Europako Astea aukera ezin hobea da zure ekitaldiak merezi duen arreta jasoko duela bermatzeko.
EU-OSHAk eta bere bazkideek antolatuta, Europako Aste bakoitzean kanpainarena izaten da gai nagusia, eta bere helburua lantokiko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa aktibo eta parte-hartzaileak duen garrantziaz kontzientziatzea da.