Psikosoziologia Aplikatua

Langilearen ongizatean edo osasunean (fisikoan, psikikoan eta sozialean) eta lanaren garapenean (buru-karga, estresa, laneko gogobetetasuna, harreman pertsonalak, erakundeko rola, autonomia, lanaren edukia) eragina izan dezaketen lanaren antolaketa-faktoreez arduratzen da.

Arrisku psikosozialen ebaluazioa
Enpresaren edo enpresaren arlo partzialen diagnostiko psikosoziala egiteko aukera emango duen informazioa ematea da tresna honen helburu nagusia, detektatutako arriskuei eta arrisku horiek gauzatu behar diren inguruneari egokitutako hobekuntza-jarduketak ezarri ahal izateko.

Norentzat

Era guztietako enpresak.

Zerbitzuak

Ebaluazio kuantitatibo presentzialak edo lineakoak, balidatutako hiru metodologiaren bidez: ICMA 37, FPSICO 4.0 eta ISTAS 21.

Prebentzioko zirkuluak
Lan-bilerak, non eragindako pertsonei kontsulta egiten zaien, jatorria eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko prebentzio-neurriak zehazteko.

Norentzat

Arrisku psikosozialen ebaluazioa aldez aurretik egin duten enpresa guztiak.

Zerbitzuak

Eztabaida-taldeen dinamizazioa.

Gatazken kudeaketa
Erakundeetan gatazkak konpontzeko esku-hartzea.

Norentzat

Langileen artean gatazka-egoera desberdinak bizi dituzten enpresa guztiak.

Zerbitzuak

  • Egoera argitzeko peritu-txostenak egitea.
  • Ekintza zuzentzaileak proposatzea.
Gatazkak, lan-jazarpena, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena ebazteko kudeaketa-protokoloa
Gatazken, laneko jazarpenaren, sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean protokoloak prestatzea eta horiei buruzko aholkularitza ematea.

Norentzat

Era guztietako enpresak.

Zerbitzuak

Protokoloak prestatzea.

Esku-hartze psikosoziala
Eremu psikosozialeko prebentzio-jarduerak.

Norentzat

Arrisku psikosozialen ebaluazioa aldez aurretik egin duten enpresa guztiak.

Zerbitzuak

Ekintza zuzentzaileen ondoriozko jarduerak.

Bilatu