Deskribapena
Zure eskura jartzen dugu Bilboko gure instalazioetan hegaldi-lizentziarekin batera joan behar duen azterketa mediko aeronautikoa egiteko aukera.
Aeronautikako lizentziak egiteko, birbalidatzeko eta berritzeko azterketa medikoak, aireontzi bat pilotatzeko, tripulatzeko edo kontrolatzeko: droneak, helikopteroak, globoak…
- Pilotu profesionalak (ATPL eta CPL)
- Pilotu pribatuak (PPL), ULMen pilotuak, planeagailu-pilotuak (SPL) eta globo-pilotuak (BPL)
- Pilotu pribatuak (PPL) hegaldi instrumentalerako gaikuntzarekin
- Pilotu pribatuak (PPL) gaueko hegaldirako gaikuntzarekin
- Aire-zirkulazioko kontroladoreak
- AFIS kontroladoreak
- Hegazkineko laguntzaileak (TCP)
- Droneak edo RPAS
- Aireontzi arinaren gutxieneko atribuzioak (ULM, globoa, planeagailua, hegazkina eta helikopteroa)