Kudeaketa Politika

Zer gara?

IMQ Prevención enpresei eta erakundeei zerbitzuak eskaintzen eta produktuak saltzen dizkien entitate bat da, pertsonen segurtasuna, osasuna eta ongizatea hobetu eta sustatzeko.

Zer izan nahi dugu?

IMQ Prevención-ek erreferentziazko eredu izan nahi du bere kudeaketagatik, gure pertsonen gaikuntza eta konpromisoagatik, bezeroarenganako orientazioagatik, berrikuntza eta efizientziagatik, eta gizartearen alde egindako lanagatik, honako hauen bidez:

  • Bezeroarenganako orientazioa: entzuteko jarrera aktiboari esker, ideiak eta konponbideak eskaintzen ditugu zure beharrak asetzeko gure zerbitzuen eraginkortasuna bermatzen duten kalitate-parametroen arabera.
  • Profesionaltasuna: lortutako eskarmentua eta etengabeko ikaskuntza dira gure gako-elementuak. Bizkor egiten dugu lan, gure helburuak inplikazioz eta malgutasunez betez.
  • Konpromisoa: proiektu bera partekatzen dugu eta haren alde borrokatzen gara, gure bezero eta hornitzaile diren enpresa eta taldeekin batera erantzukizuna hartuz eta konfiantzazko inguruneak sortuz.
  • Taldean lan eginez: taldean lankidetzan arituz, helburu bera dugula, ezagutzak eta eskarmentua eskainiz.
  • Integritatea: egiten dugun guztian gardentasunez, errespetuz eta koherentziaz jardunez.
  • Berdintasuna: enpatiaz eta errespetuz arituz.

Zerbitzuaren kalitatearekiko konpromisoa

Zerbitzuaren prestazioaren kalitatera bideratutako kultura sustatzea, bezero ditugun enpresen eta erabiltzaileen gogobetetasuna areagotzeari begira.

Beharrezkoak diren prestakuntza- eta informazio-jarduerak garatzea, gure langile guztiak gaituta egon daitezen agintzen zaizkien jarduerak egiteko.

Enpresa hornitzaileak zerbitzuaren prestazioa hobetzeko konpromiso aktiboan integratzea, haien hautaketan eta ebaluazioan kalitate-irizpideak txertatuz.

Segurtasunarekiko eta osasunarekiko konpromisoa

Erakundeko pertsonen artean Segurtasunera eta Osasunera bideratutako kultura sustatzea, erakundearekiko nahiz bertako liderrekiko gogobetetasuna areagotuz eta Segurtasunean eta Osasunean langileen nahiz haien ordezkarien kontsulta eta parte-hartzea jasoz.

Beharrezkoak diren prestakuntza- eta informazio-jarduerak garatzea, gure pertsona guztiek segurtasunez bete ditzaten beren funtzioak.

Enpresa hornitzaileak lan-baldintzak hobetzeko konpromiso aktiboan integratzea, haien hautaketan eta ebaluazioan prebentzio-irizpideak txertatuz.

Lan-baldintza seguru eta osasungarriak eskaintzea lanarekin zerikusia duten lesioak eta osasun-kaltea prebenitzeko, arriskuak ezabatuz eta IMQ Prevención-eko pertsonen segurtasun- eta osasun-arriskuak murriztuz.

Informazioaren segurtasunarekiko konpromisoa

Informazioaren segurtasunean errotutako erakunde-kultura sustatzea, IMQ Prevención-eko langileak nahiz bezero eta hornitzaile diren enpresak inplikatuz.

Arriskuen ebaluaziora bideratutako kudeaketa egitea.

Biltegiratutako datuak eta erakundeak erabilitako informazio- eta teknologia-baliabideak babestea eta haien defentsak indartzea, une oro alderdi interesdunen konfiantzari eta gogobetetasunari helduz.

Datuen sarbidea, benetakotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna, trazabilitatea eta kontserbazioa bermatzea, bai eta ingurune elektronikoetan erabiltzen diren zerbitzuen jarraitutasuna ere.

Ingurumenarekiko konpromisoa

Baliabideen erabilera jasangarrira, kutsaduraren eta klima-aldaketaren prebentziora eta ingurumenaren babesera bideratutako kultura sustatzea.

Enpresa hornitzaileak ingurumena babesteko konpromiso aktiboan integratzea, haien hautaketan eta ebaluazioan ingurumen-irizpideak txertatuz.

Konpromiso orokorrak

Kudeaketa-sistemaren eremu guztietan aplikatzekoa den indarreko legeriaren betetzea sustatzea.

ISO arauen eskakizunak erakundearen prozesu operatiboetan erabat integratzen direla bermatzea.

Hitzezko irainen edo irain fisikoen bidez duintasunari kalte egiten dion jokabiderik ez onartzea.

Gure jarduera garatzen den eremu guztietan eta gure erakundearen gizarte-erantzukizunaren esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa onartzea, gure erakundean benetako berdintasuna lortzeko neurri egokiak sustatuz.

IMQ Prevencióneko Zuzendaritzak espresuki konpromisoa hartzen du erakundearen kudeaketa-sistema etengabe mantendu eta hobetzeko, beharrezkoak diren baliabideak ezarriz politika honen helburuak lortzeko, eta enpresako pertsona eta kolaboratzaile guztiei helarazten die konpromiso hori, helburu horiek egia bihur daitezen partaidetza aktiboa sustatuz eta eskatuz.

Bilatu