Osasun Zaintza
Osasunaren Zaintza emateko, laneko medikuntzaren espezialitatea duten osasun langileak ditu IMQ Prevención-ek Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan.
Itun-aldian egiten diren osasun-jarduerak honela laburbil daitezke:
Osasuna Zaintzeko Proiektua
Arriskuen ebaluazioaren arabera, enpresan dauden lanpostuak, dagozkien arriskuak eta OOUk ezarriko du zein motatako osasun-protokoloak aplikatu behar diren.
Plangintza
Kontratuaren aldian garatuko diren jarduerak zehazten dira, eta jarduketen kronograma bat ezartzen da.
Laneko azterketa medikoak
Laneko arriskuekin zerikusia duten osasun-azterketak egingo dira, dauden osasun-protokoloen arabera. Mediku-txosten bat egingo da, langileari emateko, eta langileak bere lana egiteko duen gaitasunaren balorazioa, prebentzio-neurri osagarriak hartzea beharrezkoa den adieraziz. Prebentzio Zerbitzuen Erregelamenduaren 37. artikuluaren 3.b atalean ezartzen diren azterketa motak hauek dira:
- Lanean hasi ondoren.
- Osasun-arrazoiengatik luzaroan huts egin ondoren.
- Aldizkako denbora-tarteetan.
Egin beharreko proben barruan sartuko dira laneko historia klinikoa, anamnesia, miaketa klinikoa, analitika eta proba osagarriak (ikusmenaren kontrola, elektrokardiograma, audiometria), eta arriskuen arabera, espirometriak eta erradiografiak egin ahal izango dira.