Arlo Teknikoak

Aukeratu zure enpresaren beharretara ondoen egokitzen den modalitatea.

Prebentzio-kudeaketako zerbitzu integratzailea eskaintzen dizugu zure enpresaren neurrira. Egoeraren diagnostikoa egiten dugu, eta hortik aurrera prebentzio-jardueren urteko programa bat proposatzen dugu.

Deskripzioa

Prebentzioaren arloan eskakizun guztiak bete nahi dituzten enpresa guztientzat sortua.

Zerbitzu honek aukera ematen du legez ezarritako betebeharrak garatzeko eta prebentzioa enpresan integratzeko, detektatutako premien araberako prebentzio-jarduketen bidez.

Zerbitzua emateko, IMQ Prevención-ek prebentzioko profesional-talde bat esleituko du. Talde horrek ezarriko ditu garatu beharreko urteko prebentzio-jarduerak, egingo du jarraipena eta erantzuna emango die erakundearen beharrei.

Zerbitzuak

Prebentzio Zerbitzua – Espezialitateak: Laneko Segurtasuna, Industria-Higienea eta Ergonomia/Psikosoziologia Aplikatua

  • Urteko programa
  • Ordezkaritza-organoak
  • Urteko memoria

Prebentzio Zerbitzua – Espezialitatea: Laneko Segurtasuna

  • Laneko Arriskuen Ebaluazioa
  • Zuzentze-ekintzen plangintza
  • Prebentzio-plana
  • Larrialdi-plana
  • Informazioa eta barne-komunikazioa
  • Langileen prestakuntza
  • Laneko istripuei eta gaixotasunei buruzko ikerketa
  • Lan-baldintzen aldizkako kontrolak eta berrikuspenak. Ikuskapenak
  • Enpresa-jarduerak koordinatzea
  • Erosketen kontrola eta ingeniaritza
  • Norbera babesteko ekipamenduak

Prebentzio Zerbitzua – Espezialitatea: Industria-Higienea

  • Higiene-arriskuaren ebaluazioa
  • Industria-higienearen arloko ekintza zuzentzaileak programatzea
  • Arriskuen informazioa
  • Langileen prestakuntza
  • Gaixotasun profesionalen ikerketa

Prebentzio Zerbitzua – Espezialitatea: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua

  • Arrisku ergonomiko eta psikosozialen ebaluazioa
  • Ergonomia eta psikosoziologia aplikatuaren arloko ekintza zuzentzaileak programatzea
  • Informazioa eta barne-komunikazioa
  • Langileen prestakuntza
  • Laneko istripuei eta gaixotasunei buruzko ikerketa

Prebentzio-kudeaketako zerbitzu estandarizatua eskaintzen dizugu modu erraz eta planifikatuan. Zerbitzu honen bidez, oinarrizko prebentzio-jardueren bitartez, prebentzio-kudeaketako sistema eraginkor bat garatzen laguntzen dugu modu erraz, mailakatu eta egituratuan.

Deskripzioa

Prebentzioaren arloan oinarrizko eskakizunak bete nahi dituzten enpresa guztientzat sortua.

Zerbitzua emateko, IMQ Prevención-ek prebentzioko teknikari bati esleituko du. Teknikari horrek ezarriko du jarduketen aldizkakotasuna, egingo du jardueraren jarraipena eta erantzungo die erakundearen beharrei.

Zerbitzuak

  • Prebentzio-jardueraren programa
  • Prebentzio-plana
  • Prebentzio-jardueraren memoria, integrazioaren eraginkortasunaren balorazioa barne
  • Lanpostuen eta lantokiaren arriskuen hasierako ebaluazioa
  • AEren berrikuspena
  • Ebaluazio espezifikoak zuzeneko irakurketaren bidez.
  • Ekintza zuzentzaileak planifikatzeko proposamena
  • Lanpostuko arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza
  • Larrialdi-plana
  • Lan-baldintzen kontrola
  • Istripuei buruzko ikerketan laguntzea
  • LAPeko prozedurak
  • Kudeaketa-sistemaren jarraipena eta egiaztapena
Bilatu