LAP-aren arloan premiazko neurriak onartzen dituen Errege Lege Dekretu berria, tenperatura altuko gertakarietan

Iturria: CEBEK

2023ko maiatzaren 12ko BOEn, maiatzaren 11ko 4/2023 Errege Lege Dekretua argitaratu da. Errege Lege Dekretu horren bidez, nekazaritzaren eta uren arloko premiazko neurriak hartzen dira, Ukrainako gerra-gatazkaren eta baldintza klimatologikoen ondoriozko lehorteari eta lehen sektorearen baldintzak larriagotzeari erantzuteko, bai eta gazteek lurreko garraio publikoa erabil dezaten sustatzeko eta tenperatura handiko egoeretan laneko arriskuak prebenitzeko ere.

Arauan, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen apirilaren 14ko 486/1997 Errege Dekretuari eragiten dioten aldaketak ezartzen dira. Zehazki, arauaren azken xedapenetatik lehenengoak honako aldaketa hauek jasotzen ditu:

1. Ezabatu egiten da III. eranskineko 5. paragrafoa

Ezabatutako testuak ezartzen zuenez, aire zabaleko lantokietan eta egindako jarduera dela-eta itxita geratu ezin diren lantokietan neurriak hartu beharko dira langileak, ahal den neurrian, eguraldi txarretik babesteko

2. Xedapen gehigarri bakarra gehitzen zaio aire zabaleko laneko ingurumen-baldintzei buruzko Errege Dekretuari, eta honako testu hau aipatzen du:  

“1. Aire zabalean eta egindako jarduerarengatik itxita geratu ezin diren lantokietan lanak egiten direnean, neurri egokiak hartu beharko dira langileak babesteko fenomeno meteorologiko kaltegarriekin lotutako edozein arriskuren aurrean, muturreko tenperaturak barne.

2. Aurreko paragrafoan aipatutako neurriak laneko arriskuen ebaluaziotik eratorriko dira. Ebaluazio horretan, aipatutako fenomenoez gain, egiten den lanaren ezaugarriak eta langilearen ezaugarri pertsonalak edo egoera biologiko ezaguna hartuko dira kontuan. Xedapen honetan eta Lanaldi bereziei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, prebentzio-neurriek barnean hartuko dute kontrako fenomeno meteorologikoak gertatzen diren eguneko orduetan zeregin jakin batzuk garatzeko debekua, langilea behar bezala babestea bestela bermatu ezin den kasuetan.

3. Estatuko Meteorologia Agentziak edo, hala badagokio, dagokion organo autonomikoak, zerbitzu hori duten autonomia-erkidegoen kasuan, maila laranjako edo gorriko fenomeno meteorologikoen abisua ematen badu, eta aurreko prebentzio-neurriek langileen babesa bermatzen ez badute, nahitaezkoa izango da lan-baldintzak egokitzea, aurreikusitako lanaldia garatzeko orduak murriztea edo aldatzea barne.

4. Xedapen gehigarri hau lantoki guztiei aplikatuko zaie, 1.2 artikuluan jasotakoak barne.

2560 1707 IMQ
Bilatu