Joan den urtarrilaren 9an, OSALANek laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketa-sisteman integratzeko jardunbide egokien sarietarako deialdia egin du. Saria bi kategoriatan banatuko da, 50 langile baino gutxiagoko enpresentzat eta 50 langile baino gehiagoko enpresentzat. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 26an amaituko da. Parte hartzeko xehetasun guztiak honekin batera doan buletinean daude.
Prebentzioa enpresaren kudeaketan eta eguneroko jardunean txertatzea funtsezko gaia da prebentzio horren eraginkortasunerako eta emaitzetarako. Prebentzioa ez da enpresatik kanpo egin daitekeen zerbait; langileen osasunaren babesa, sustapena eta prebentzioa kontuan hartu behar da erakundean hartzen den erabaki bakoitzean.
Integratzen laguntzen duten proiektuak abian jarri dituzten erakunde guztiek har dezakete parte. Praktika horien parte-hartzeak eta dibulgazioak guztioi lagunduko digute laneko arriskuen prebentzioa hobetzen.